Saninazio eguneko kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko uzt. 27a, 09:32
Saninaziotan dauzkagun ekitaldi mordoxkaren artean Uztailak 31n, San Inazio Egunean, kontzertua emango dugu eguardiko ordubatean Sanagustin Kulturgunean. \ \ Kontzertua “The circus bee” martxarekin hasiko dugu, Henry Fillmore (1881-1956) estatuatuarrak 1908an eginiko zirkorako martxa bat da. Tronboilarientzat zailtasun haundiak dituen martxa bat. \ \ Ondoren “El capote” pasodoblea izango dugu, Manuel Lillo (1940- ) konposatzaile espainiarrak konposatutakoa. 2010ean Madrilgo Banda Sinfonikoak estrenatu zuen pasodoble bikain hau “Retiro” parkean eskeinitako kontzertuan. \ \ Julius Fucik (1872-1916) musikari txekiarrak eginiko “Marinarella” operaren obertura, 1907an konposatua, izango da ondoren. Obertura indartsua hasieran eta bukaeran, tartean kontraste haundiak dituelarik bai erritmo aldetik baita dinamika aldetik ere. Julius Fuciken abestirik ezagunena “Vjezd gladiátorů”- Gladiadoreen sarrera izango da dudarik gabe . \ \ Doinu eta konposatzaile garaikideetara salto bat “Red mountains” obrarekin. Antonio Rossi konposatzaile italiarrak bandarako eginiko lan honetan, bere bizileku inguruan dituen Dolomita mendi ezagunak deskribatzen dizkigu, goizeko lehen eguzki printzek mendietan sortzen dituzten kolore gorri ezberdinetatik hasi eta eguna amaitzen den arte. Ez dira askotan izaten bandarako bakarrik eginiko musika piezak, gehienetan orkestrarako eginikoen moldaketak izaten bait ditugu eskuartean. \ \ Leroy Anderson (1908-1975) konposatzaile estatubatuarrak 1954 egin zuen “Sandpaper Ballet” izeneko abesti hau, lija papera musika instrumentu bezala erabiliaz eta gainera bakarlari paperarekin. Bakarlari gisa Iñaki Hernandez, Jon Lapeira eta Asier Aizpuru izango ditugu. Didier Ortolan musikariak bandarako eginiko moldaketa bat da. \ \ Doinu dantzagarriak “Cuban sound” abestiarekin. Tito Puente (1925-2000) estatubatuarraren “Ran Kan Kan”, Osvaldo Farres (1902-1985) eta Mario Bauza (1911-1993) musikari kubatarraren “Quizas, quizas, quizas” eta “Mambo inn” uztartzen dituen potpourria, Giancarlo Gazzanik eginiko moldaketa ausartean. Mambo eta Cha cha cha doinuak dantzatu nahi dituenarentzat. \ \ Kontzertua amaitzeko Van McCoy estatubatuarraren “African Symphony”, Naohiro Iwai japoniarraren moldaketa batekin. Afrika basatia bere osotasunean Sanagustinera gerturatuko digun musika pieza. \ \ Guztiok gonbidatuta zaudete kontzertura. \ \ Ondo pasa Saninaziyuek!! \