Udal Musika Bandak udaberriko kontzertua eskainiko du, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2012ko mar. 28a, 08:41
Igande honetan, apirilak 1, 12:30ean hasita, kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak Sanagustin Kulturgunean. Asteburu Musikalak programaren lehen ekitaldia izango da eta udaberriko lehenengo kontzertua ere bai. \ \ Bertan joko ditugun kantuak honako hauek izango dira: \ \ 1.- The King Pin. G. Rosenkrans (Mold: Gillet & Roche). \ \ 2.- La Virgen de la Macarena. Herrikoia Andaluzian (Mold: Calvin Custer). Bakarlariak: Aitor Gorrotxategi eta Jon Ibarzabal \ \ 3.- Polka und Finale. Bedrich Smetana (Mold: Lemser & Fister). \ \ 4.- Four Typical Pictures. Angelo Sormani. \ \ 5.- La Vida es Bella (B.S.O). Nicola Piovani (Mold: Jose J. Sanchez). \ \ 5.- Just You’n Me. James Pankow (Mold: B. Morten). \ \ 7.- Songs from Gershwin. George & Ira Gershwin (Mold: G. Gazzani). \ \ Zuzendaria Unai Frantzesena izango da. Asteburu Musikalak ekainera arte luzatuko dira. Musikarekin lotutako emanaldietan Juan Antxieta Musika Eskolak, Bandak, Izarraitz Txistulari Elkarteak, Metal Boskoteak, Kitarra Taldeak, eta Zubi Zaharreko musika taldeek hartuko dute parte. \ \ \ \