Inauteri dantzaldia

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko ots. 15a, 12:10
Inauteri dantzaldia \ \ Kaixo guztioi! Datorren larunbatean, Otsailak 18, Azpeitiko Musika Bandak dantzaldia eskeiniko du Sanagustin kulturgunean. Horrelako dantzaldiak udan egin izan ditugu baina azken urteetan ez dira egin jendearen parte hartze eskasa dela eta. Baina aurten, Inauteriak aitzakia bezala hartuta, berriro martxan jartzea erabaki dugu Musika Bandako kideok, zapatu karnabalari jai giro pixka bat emateko. \ \ Ez da bandako kontzertu arrunt bat izango, dantzarako musikaz betetako jaialdia izango da, lehengo eta oraingo abestiz osatutako errepertorioarekin. Besteak beste A lo loco!, Lagrimas negras, Demasiado corazon eta abar. Abesti dantzagarri hauek hobeto gozatzeko azpeitiko bi abeslari ezagunen laguntza izango dugu, Felipe Murillo eta Olatz Prat, bakarka eta baita duoak eginez. Hau dena Unai Frantsesena zuzendariaren gidaritzapean. \ \ Musika bandakook jende guztiari gonbidapena luzatu nahi dizuegu dantzaldian parte har dezazuen. Etxean dituzuen peluka, betaurreko, blusa edota mozorroei hautsa kendu eta etorri mozorrotuta dantza egitera! Sanagustin kulturguneko barra ere irekita izango da bere osotasunean, festa giroa sortzeko lagungarri izateko. Sorpresak ere izango omen dira dantzarientzat eta parte hartzaileentzat. Animatu dantzara! \ \ Emanaldia 22:30etan hasi eta 00:00ak alderarte luzatuko da.