Miren Gorrotxategiren '33 ezkil' liburuaren inguruan, solasean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Udal Liburutegia 2017ko ots. 15a, 12:22

Literatura solasaldia izan zen atzo, otsailak 14, Udal liburutegian, eta Miren Gorrotxategi azpeitiarraren 33 ezkil liburua izan zuten hizpide atzokoan. Gorrotxategi berak ere hartu zuen parte solasaldian, eta ohi bezala Pako Aristik gidatu zuen saioa. Dozena inguru herritar hurbildu zen liburutegira 33 ezkil liburuan barna bidaiatzeko, eta liburuaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko. Udal Liburutegiko kideek azaldu dutenez, "irrikitan" daude Miren Gorrotxategiren hurrengo lana irakurtzeko.