EAJ Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordearekin bildu da

Erabiltzailearen aurpegia EAJren udal taldea 2017ko eka. 30a, 13:01
Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordearekin bildu da Azpeitiko EAJ, \"herrian mahai gainean dauden hainbat gaiez hitz egiteko\". Bileran, azoka plaza berritzeko lanak izan dituzte hizpide, besteak beste. Alderdi jeltzaleak azaldu duenez, proiektu horren garrantzia azpimarratu diote Orozi. Izan ere, EAJk uste du \"berdura plazako eraikina bera eta, batez ere, bertan bultzatuko diren ekimen ezberdinak herriaren motore izan behar dutela\". Hala, sailburuordeari eskatu diote babes dezala \"herriarentzat hain garrantzitsua den proiektu hau\".\ \ Azpeitiko EAJk sailburuordearekin izandako bilera \"positiboa\" izan dela azaldu du. Horrez gain, \"denon artean, herriarentzat garrantzitsuak diren gaietan aurrerapausoak emateko prest\" agertu direla nabarmendu dute herriko jeltzaleek.