Apirilaren 7an egingo dute Udaberriko Argazki Rallya

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2024ko mar. 26a, 13:29

Argazki kamera digitala duen edonork eman dezake izena. Goizez egingo dute rallya, eta eguerdian deskargatu beharko dira txartelak. Izen-ematea apirilaren 7an bertan egin beharko dute parte hartzaileek, Dinamoa sormen gunean. 

Udaberriarekin batera hemen gatoz gu ere gure Udaberriko edo Urola Bailarako XLV. Argazki Rallyarekin. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte argazki rally-an. Aurten ibilbidea Azpeitian bertan egingo dugu, besteetan bezala.

Aurten, udaberriko rallya apirilaren 7an egingo dugu da. Parte hartzea doakoa izango da, eta izen-ematea beti bezala rallyko egunean bertan egin beharko da, Azpeitiko Argazki Elkartean egoitzan, Dinamoa sormen gunean, 09:00etatik 09:30era bitartean. 

Rallya 14:00etan bukatuko da. Horrenbestez, 13:00etatik 14:00etara bitartean, argazkilariek Dianamoko egoitzan deskargatu beharko dituzte txartelak. Gehienez 36 argazki aurkeztu ahalko dira –kontroleko argazkia barne–. Argazkiak ezabatu ahal izango dira baina ezingo dira manipulatu. Ordenagailuaren erabilera debekatuta dago. Argazkiak puntuatzeko garaian, berezkotasuna, sormena eta teknika hartuko dituzte kontuan.

Honako hauek izango dira sariak: 

  • 1. Bilduma onena:.. ………………….150 euro eta Azpeitiko eskudela.
  • 2. Bilduma onena:……………………120 euro eta garaikurra
  • 3. Bilduma onena:……………………..90 euro eta garaikurra
  • 4. Herriko 1. ez saritua:.......................70 euro eta garaikurra
  • 5. Rallyko argazki onena……………...50 euro eta garaikurra

Partaideak gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta 2024ko apirilaren 11 baino lehenago posta elektronikoz argazkiakaae@gmail.com helbidera bidali beharko ditu, bertan partaidearen zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz.

Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, apirilak 18an, 21:00tan, Azpeitiko Argazki elkartearen egoitzan, argazki guztiekin argazki emanaldia eskainiko da, eta ondoren sari banaketari ekingo zaio. Argazki sarituak antolatzaileen esku geldituko dira, eta egokia irudituz gero, erabiltzeko eskubidea izango dute egilearen izena aipatuz

Nahi duenak argazki elkartearen webgunean ditu rallyko oinarriak.