Adiel Zabalak irabazi du Gau Txori argazki rallya

Adiel Zabalaren bilduma irabazleko argazki bat. (Adiel Zabala)

Gorka Gomezek jasoko du bigarren saria, eta Joxean Ulaziak hirugarrena. Hemeretzi argazkilarik hartu zuten parte AAEk antolatutako otsailaren 3ko argazki rallyan. Hilaren 22an sariak banatu eta lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak proiektatuko dituzte.

Herenegun elkartu zen epaimahia Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako XIV. Gau Txori argazki rallyaren sariak erabakitzeko. Hemeretzi argazkilarik hartu zuten parte AAEk antolatuta hilaren 3an egindako argazki rallyan. Pilar Aguayo, Fernando Anza eta Jose Angel Amutxastegi argazkilariek osatu dute aurtengo epaimahaia, eta argazki bilduma guztiak ikusi ondoren, honako erabakia hartu zuten:

1. saria, 115 punturekin, Adiel Zabalarentzat. Berarentzat 150 euro eta garaikurra.

2. saria, 104 punturekin, Gorka Gomezentzat. Berarentzat 100 euro eta garaikurra.

3. saria, 103 punturekin, Joxean Ulaziarentzat. Berarentzat 70 euro eta garaikurra.

Herriko lehen sailkatua –hiru lehenetan ez saritua–, berriz, Iñigio Olarte izan da. Zorionak denei.

Gure webguneko Ekintzak / Rallyak sailean ikus ditzakezue sarituen argazki bildumak.

Sari banaketa eta proiekzioa

Sari banaketa eta lehiaketara auzkeztutako argazkien proiekzioa otsailaren 22an izango da, Azpeitiko Argazki Elkarteak Soreasuko Dinamoa sormen gunean duen egoitzan, 21:00etan.