Inauteriak 2024

Sokamuturra argazki lehiaketa bertan behera geratu da

Udalak hartutako erabakiekin bat egin, eta karnabaletako sokamuturra gai hartuta antolatzen dituen lehiaketa eta erakusketa bertan behera uztea erabaki du Azpeitiko Argazki Elkarteak.

Aurtengo karnabaletan Azpeitian izandako gertaera larrien aurrean, Azpeitiko Argazki Elkarteak udalak hartutako erabakiekin bat egiten du, eta ondorioz, sokamuturra gai hartuta antolatu ohi duen argazki lehiaketa zein horrekin egin ohi duen argazki erakusteka bertan behera uztea erabaki du.