Alberto Belokik irabazi du 2023ko San Tomas Argazki Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2024ko urt. 23a, 10:53
2023ko Santo Tomas Argazki Lehiaketako sarituak. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Aurreko ostegunean banatu zituzten Santo Tomas 2023 Argazki Lehiaketako sariak. Epaimahaiaren erabakiz, Alberto Belokik irabazi du lehen saria, Roman Azkuek bigarrena eta Jexus Artolak hirugarrena.

Iazko San Tomas eguneko argazki lehiaketako sari banaketa egin zuten joan den ostegunean, urtarrilaren 18an, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan. Alberto Beloki izan da lehiaketako irabazlea, bigarren saritua Roman Azkue eta hirugarrena Jexus Artola. Gainontzeko sariak, Iñigo Olartek, Juan Carlos del Pozok eta Iñaki Aranburuk jaso zituzten.

Lehiaketako epaimahaia Angel Olabarriak, Valen Garciak eta Iñaki Etxenagusiak osatu dute. Sari banaketaren aurretik, lehiaketara aurkeztuta argazki bildumen proiekzioa egin zen. Zorionak saritu guztiei!

Hona hemen lehen hiru sariak jaso zituztenen argazki bildumak.