Adiel Zabalak irabazi du AAEren 2023ko 12x12 barne lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2024ko urt. 15a, 10:27
(Argazkia: Adiel Zabala)

Bigarren postua Juan Carlos del Pozorentzat izan da, eta hirugarrena Gorka Arregirentzat. Argazki elkarteak eskerrak eman dizkie parte hartu duten bazkide guztiei.

Iazko 12x12 barne lehiaketaren hileroko gaien emaitza guztiak batuta, 2023ko edizioaren sailkapen orokorra ofizial egin dezakegu. Argazki bilduma onenaren saria Adiel Zabalari egokitu zaio; bigarren postua Juan Carlos del Pozorentzat izan da, eta hirugarrena Gorka Arregirentzat. Zorionak hiruroi.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu hilabete hauetan beren argazkiekin parte hartu duten bazkide guztiei, eta 2024. urte honetan ere hil bakoitzeko gaiak beren kameren bidez berriro adieraztera gonbidatzen ditugu. Urte honetako gaien zerrenda laster eskuragarri izatea espero dugu.