Pepe Gil bilduman argazki berriak ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko abe. 1a, 10:16

Azken aste hauetan argazki album berriak gehitu ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak Pepe Gilen sareko bilduman, 1975ekoak.

Azken aste hauetan argazki-album berriak gehitu ditugu Pepe Gilen bilduman.

Oraingo honetan, 1975ko hainbat album berri sartu ditugu, eta 1976koekin hasi gara. Haurren danborrada, San Tomas festak Urrestillan, Lagun Onak taldearen partidak, desenkajonamendua, txirrindularitza... Ia 3.000 argazkietara iritsi gara!

Pepe Gilen argazkiak ikusteko, egin klik hemen.