Udazkeneko 33. Argazki Rallyaren irabazleek jaso dituzte sariak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko aza. 20a, 11:45
Ezkerretik eskuinera, Jose Angel Amutxastegi, Gorka Gomez, Jose Luis Rodriguez, Igor Froilan eta Jose Venegas, aurtengo saridunak. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Larunbat arratsaldean egin zuen sari banaketa ekitaldia Azpeitiko Argazki Elkarteak Dinamoan, eta rallyra aurkeztutako argazkiak ikusteko aukera izan zen bertan. 

Joan den larunbatean banatu genituen 2023ko Udazkeneko Argazki Rallyaren sariak. Gorka Gomez rallyaren irabazleak, Jose Luis Rodriguezek (bigarren sailkatua), Jose Angel Amutxastegik (hirugarren sailkatua), Igor Froilanek (lehen azpeitiar ez saritua) eta Jose Venegasek (rallyko argazki onenaren egilea) beren sariak jaso zituzten Dinamoa sormen gunean; eta jadanik ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik rallyko parte hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta zorionak sarituei.

Nahi duenak gure webgunean ditu ikusgai bai sari banaketako argazkiak, bai lehen sailkatuen argazki bildumak.