50. Nazioarteko Gipuzkoa Trofeoko argazkiak, Betharramen ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko aza. 18a, 13:46
'Lines', Gipuzkoa Trofeoa 2022 saria irabazi duen argazkia. (Mohammad Reza Masoumi)

Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen lehiaketaren iazko edizioko argazki bildumen zati bat Azpeitian ikus daiteke gaurtik abenduaren 3a bitartean.

 

Gaur hasi eta abenduaren 3a bitartean, Betharrameko erakusketa aretoan ikusgai daude 50. Nazioarteko Gipuzkoa Trofeo lehiaketara aurkeztutako zenbait argazki.

Erakusketa horretan, originaltasunagatik, sormenagatik edo ekarpen artistikoagatik nabarmendu diren argazki aipagarrienak ikus ditzakegu, beti ere epaimahaiaren arabera. Aurten, 38 herrialdetako 242 parte-hartzaileren 2.561 obra aurkeztu dira Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolatzen duen lehiaketara. Gipuzkoa Trofeoa 2022 saria, berriz, Irango Mohammad Reza Masoumi argazkilariarentzat izan da, Lines izeneko lanagatik.

Asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara, eta astegunetan 18:00etatik 20:00etara izango da erakusketa bisitatzeko aukera.