Jabier Bastidaren ilunabarra garaile, urriko 12x12 lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko aza. 6a, 17:13
(Argazkia: Jabier Bastida)

Gorka Arregi eta Angel Olabarria sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Egunsentia edo ilunabarra zen Azpeitiko Argazki Elkarteak bere barne lehiaketan urrirako jarritako gaia.

Ostegun gauez ikusi eta bozkatu genituen gure 12x12 barne lehiaketaren urriko argazkiak. Egunsentia edo ilunabarra zen jarritako gaia, eta aurkeztutako argazkietan paisaia eta kolore benetan politak ikusi ahal izan genituen.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren, hauek izan dira bozketaren emaitzak: lehen postuan, Javier Bastida; bigarren, Gorka Arregi; eta hirugarren, Angel Olabarria.

Albiste honetan duzue argazki irabazlea. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.