Julen Juaristiren argazki bat lehen postuan, Euskal Argazkigintza Ligaren urriko sailkapenean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko aza. 1a, 11:24

Euskal Argazkigintza Liga duela hiru urte sortu zen, bazkideen eta Euskal Herriko Argazki Elkarteen Federazioaren arteko lotura bihurtzeko asmoz.

Azpeitiko Argazki Elkarteko Julen Juaristiren Zuhaitzak argazkia (albiste honekin batera ikusten denak) lortu du lehen postua Euskal Argazkigintza Ligaren urriko sailkapenean. Zorionak, Julen!

Euskal Argazkigintza Liga duela hiru urte sortu zen, bazkideen eta Euskal Herriko Argazki Elkarteen Federazioaren arteko lotura bihurtzeko asmoz. 2022an, Azpeitiko Argazki Elkartea hirugarren geratu zen sailkapen orokorrean; gainera, elkarteko argazkilari eta bazkide batzuk hamabi onenen artean gelditu ziren.

Aurten, oraingoz, bosgarren postuan dago elkartea, eta bi bazkide ditugu –Iñaki Etxenagusia eta Juan Mari Ibarzabal– lehen hamar sailkatuen artean. Nahi izan ezkero, gure webgunean ikus dezakezue zerrenda osoa.