Juan Carlos del Pozo da 12x12 barne lehiaketaren iraileko irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko urr. 6a, 11:40
Argazki honekin irabazi du iraileko 12x12 lehiaketa Del Pozok. (Juan Carlos del Pozo)

Atzo gauean ikusi eta bozkatu zituen Azpeitiko Argazki Elkarteak 12x12 barne lehiaketaren iraileko argazkiak. Javier Bastida sailkatu da bigarren, eta Adiel Zabala hirugarren.

Atzo gauean ikusi eta bozkatu zituen Azpeitiko Argazki Elkarteak 12x12 barne lehiaketaren iraileko argazkiak. Argazkietarako gaia Herriko jaiak zen, hau da, Azpeitian izan ditugun hainbat jairen barruan ateratako argazki bat aurkeztu behar zuten lehiakideek.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren, hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen sailkatua, Juan Carlos del Pozo; bigarrena, Javier Bastida; eta hirugarrena, Adiel Zabala.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala, sailkapeneko lehen hiruren argazkiak gure webgunean dituzue ikusgai.