12x12 barne lehiaketa, uztaila eta abuztua

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko ira. 15a, 12:19

Oporrak atzean utzita, hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin.

Atzo, osteguna, azken bi hilabeteetako argazkiak begiratzea eta bozkatzea tokatu zitzaigun. Uztaileko gaia "hiri altzariak" genuen eta abuztukoa aldiz iadanik urteroko gai bihurtu zaigun gaia "gauean". Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren hauek izan dira emaitzak:

Uztaila. Argazkien gaia: Hiri altzariak.

  1. Juan Carlos del Pozo.
  2. Iñigo Olarte.
  3. Angel Olabarria.

Abuztua. Argazkien gaia: Gauean.

  1. Iñigo Olarte.
  2. Javier Bastida.
  3. Gorka Arregi eta Adiel Zabala (puntuazio berarekin).

Hemen ikus dezakezue uztaileko lehiaketan lehen postuan gelditu zen argazkia. Beti bezala, gure webgunean lehen postuetan gelditutako argazkiak ikus ditzakezue.