Adiel zabala, ekaineko 12x12 barne lehiaketaren irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko uzt. 17a, 10:47
Aitona bat pipa erretzen ageri den irudia da ekaineko argazki irabazlea. (Adiel Zabala)

Ekaineko gaia pertsona baten aurpegia harrapatzea zen. Joan zen ostegunean ikusi eta baloratu zituzten elkarteko kideek lehiaketara aurkeztutako argazkiak, eta Zabalarena izan zen nagusi.

Aurreko ostegun gauean izan zuten Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek 12x12 barne lehiaketako ekaineko argazkiak ikusteko eta bozkatzeko hitzordua. Ekaineko gaia pertsona baten aurpegia harrapatzea zen –argazkikoa–, beren keinuetan eta adierazpenetan, pausatuta edo modu naturalean. Pertsona bati edo talde bati ateratakoa argazkia ere izan zitekeen, gainera.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren, honako hauek izan dira bozketaren emaitzak: lehen postua Adiel Zabalarentzat, bigarrena Angel Olabarriarentzat eta hirugarrena Juan Carlos del Pozorentzat.

Sailkapeneko lehen hiru argazkiak elkartearen webgunekoo Ekintzak 12x12 atalean ikus daitezke.