Santioak eta saninazioak 2023

Herriko tabernetan eta saltokietan emateko, iazko San Inazio jaien bideoa osatu du Argazki Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko uzt. 8a, 12:43
Iazko saninazioetako irudia.

Iazko jaietako 600 argazkirekin osatu dute ikus-entzunezkoa. Bideo hori beren monitoreetan edo telebistetan eman nahi duten herriko tabernek, jatetxeek, dendek eta saltokiek egin dezakete eskaera dagoeneko.

2022ko San Inazio festetako argazkiekin osatutako bideoa egin du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Hain zuzen ere, elkarteko hainbat argazkilariren 600 irudirekin osatu dute ikus-entzunezkoa, eta eskuragarri da dagoeneko.

Bideo hori beren monitoreetan edo telebistetan eman nahi duten herriko tabernek, jatetxeek, dendek eta saltokiek egin dezakete eskaera dagoeneko. Elkartearen aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com helbidera mezua idatzita –establezimenduaren izena adierazita– egin daiteke eskaera. Nahi duenak, gainera, elkartearen Facebook orrian ikus dezake bideoaren zati txiki bat.