Zabalik da 2022ko Argizaiola lehiaketako irudien erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko uzt. 4a, 09:01
'Tadzia' argazkia. (Luis Martinez)

2022ko Argizaiola argazki erakusketako irudiak ikusgai daude atzoz geroztik Betharrametako aretoan. Uztailaren 16ra arte, egunero egongo da zabalik erakusketa.

2022ko Argizaiola argazki erakusketako irudiak ikusgai daude atzoz geroztik Betharrametako aretoan. Iazkoa lehiaketaren 43. edizioa izan zen, eta Luis Martinez argazkilari donostiarraren Tadzia argazkia nagusitu zen. Hain zuzen ere, irudi hori eta beste hainbat daude ikusgai erakusketa aretoan. Uztailaren 16ra arte egunero izango da zabalik erakusketa: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.

Euskal Herriko Argazki Federakuntzak antolatzen du Argizaiola lehiaketa. Argazkilari askoren esanetan, lehiaketen artean txapelduna da Argizaiola, hara argazki bat aurkeztu ahal izateko antolakuntzaren gonbidapena jaso behar delako. Zehazki, federazioak urtean zehar Ipar nahiz Hego Euskal Herrian antolatzen dituen lehiaketetan saritutako argazkilariek eskuratu ohi dute gonbidapena.