Juan Mari Ibarzabalek irabazi du SFGren Udaberri rallya

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko eka. 19a, 09:28
Juan Mari Ibarzabalek SFGren rallyra aurkeztutako argazkietako bat. (Juan Mari Ibarzabal)

Joan den maiatzean izan zen rallya Donostian, eta Azpeitiko Argazki Elkartearen kide Juan Mari Ibarzabalen bilduma izan zen boto gehien jaso zituena.

62 argazkilarik parte hartu zuten Gipuzkoako Argazki Elkarteak (SFG) joan den maiatzean Donostian antolatutako argazki rallyan. Lehiakideek egunean bertan jasotako bost gairi buruzko argazkiak atera behar izan zituzten: udaberriko koloreak, jaialdia-urteurrena, paretetan, ibiltariak eta parkeak-lorategiak. Gipuzkoako Argazki Elkarteko kideak izan ziren epaimahikoak, eta aurkeztutako bilduma guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, gure elkarteko kide dugun Juan Mari Ibarzabal geratu zen lehen postuan. Zorionak, Juan Mari!
 
Hemen duzue Juan Marik rallyan aurkeztutako argazkietako bat. Bilduma osoa gure webgunean ikus dezakezue.