Adiel Zabala, bigarren Zumaiako Udaberri Rallyan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko eka. 15a, 15:06
(Argazkia: Adiel Zabala)

Adiel Zabala Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak bigarren postua lortu du Zumaiako Udaberri Rallyan. 

Adiel Zabala Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak bigarren postua lortu du Zumaiako Udaberri Rallyan. Zumaiako Distira elkarteak beren herriko udalarekin lankidetzan antolatutako lehiaketa maiatzaren 21ean egin zen, Aire Zabaleko Pintura Lehiaketarekin batera. Lehiakideek bost gairi buruzko argazkiak atera behar izan zituzten: ura, ontziak, udaberria, leihoa eta pintura lehiaketa. Aurkeztutako bildumen artean, Adielen argazkiek lortu zuten bigarren puntuaketa onena. Zorionak, Adiel!

Hemen duzue Adielek aurkeztutako bildumako argazki bat. Nahi duenak argazki bilduma osoa gure webgunean ikus dezake.