Angel Olabarria, apirileko 12x12 barne lehiaketaren irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2023ko mai. 5a, 11:53

Atzo gauez gure 12x12 lehiaketaren apirileko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen. Kale argazkia izan da lehiaketaren apirileko gaia.

Kale argazkia betidanik egin izan den argazki mota bat dugu, hau da, jendeari leku publikoetan, kaleetan, parkeetan, plazetan, hondartzetan... argazkiak ateratzea, eta hori ez da beti hain erraza izaten, ezezagunei kamerarekin tiro egitea ez baita hain erraza; batzuetan, deserosotasuna ere eragiten du. Baina gure kideak oraingo honetan ere ongi moldatu dira.
 

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren, hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua, Angel Olabarriarentzat; bigarrena, Adiel Zabalarentzat; eta hirugarrena, Gorka Arregirentzat.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.