Oinarrizko argazkigintza ikastaroa antolatu du 2023rako Azpeitiko Argazki Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko abe. 27a, 10:07

2023 urterako Azpeitiko Argazki Elkartean argazkigintza ikastaro bat antolatzea erabaki dute. Oinarrizko maila erakutsiko da eta Reflex kamera digitala erabiliko dute bertan. Urtarrilaren 12a bitartean eman ahalko da izena.

Azpeitiko Argazki Elkarteak oinarrizko argazkigintza ikastaroa antolatzea erabaki du datorren urterako. Jakinarazi dutenez, Reflex kamera digitala erabiliko dute saioetan, eta oinarrizko maila erakutsiko diete interesdunei. Izena eman nahi duten guztiek aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute. Beti bezala, lehenengo idazten dutenek izango dute lehentasuna ikastaroan. Izen emateko azken eguna urtarrilak 12 izango da.

Ikastaroari buruzko xehetasunak:

  • Noiz: 2023ko otsailaren 1etik martxoaren 22ra arte (otsailak 1-8-15-22 eta martxoak 1-8-15-22 egunetan).
  • Eguna eta ordua: asteazkenetan, 20:00etatik 21:30era.
  • Non: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian, Dinamoa sormen guneko lehen solairuan.
  • Prezioa: 60 euro.
  • Parte-hartzaile kopurua: hogei lagun gehienez.

Oharra: norberak eraman behar du kamera ikastarora (Reflex digitala). Klaseak euskaraz izango dira. Nahi duenak gure webgunean ditu ikastaroari buruzko xehetasun guztiak.