Adiel Zabala, 12x12 barne lehiaketaren urriko irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko aza. 4a, 10:11
Adiel Zabalaren argazki irabazlea.

Urrian gure artean klasiko bihurtu den gai bat izan genuen: gau txoria. Hau da, gaueko argazkia, iluntasuna nagusi izanik ateratako argazkia.

Hilero bezala, atzo, osteguna, ikusi genituen argazki denak, eta bozketa egin ondoren, hau izan zen emaitza: lehen postuan Adiel Zabala sailkatu zen, bigarrenean Iñigo Olarte eta hirugarrenean Gorka Arregi. Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus daitezke.