Iñigo Olarte nagusi, iraileko 12x12 barne lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko urr. 14a, 10:33
Iñigo Olarteren argazki irabazlea.

Iraileko gaia Garraio publikoa izan zen. Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek atzo egin zuten argazkiak ikusi osteko bozketa. Olarte izan da nagusi, eta bigarren Gorka Arregi eta hirugarren Javier Bastida sailkatu dira.

Aurreko ostegunean ezin izan genuen Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 barne lehiaketako bozketarik egin, eta azkenean, atzo izan genuen horretarako aukera.

Iraileko gaia Garraio publikoa izan zen, eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, honako hauek izan ziren emaitzak: irabazlea Iñigo Olarte, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren Javier Bastida.

Lehiaketako argazki guztiak elkartearen webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.