Iñigo Olarte, AAEren 2020ko barne lehiaketako irabazlea

Azpeitiko Argazki Elkartearen iazko barne lehiaketen argazki bilduma onena Iñigo Olarterena izan da, bigarren postuan Gorka Arregi gelditu da, eta hirugarren Julian Ruiz.

Orain urtebete hasi genuen egoera berri honek, beste guztia bezala, gure 12x12 barne lehiaketa ere ukitu zuen. Horren ondorioz, elkartu ahal izan garen momentuak gutxi izan dira eta online konexioen bitartez egin izan ditugu bilerak eta bozketak. Horrela, aurreko astean izan genuen 2020ko azken bozketak egiteko aukera, eta horrekin batera, barne lehiaketaren urteko irabazlea zein izan den ere erabaki genuen. Hauek ditugu falta zitzaizkigun hiru hilabeteetako bozketen emaitzak (gogoratu abenduko lehiaketa bertan behera gelditu zela).

  • Iraila (argazki gaia: Natura): lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Juan Carlos del Pozo, hirugarren Gorka Arregi.
  • Urria (argazki gaia: Uraren islada): lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Desiree Odriozola, hirugarren Angel Olabarria.
  • Azaroa (argazki gaia: Perretxikoak): lehen postuan Julian Ruiz, bigarren Gorka Arregi, hirugarren Iñigo Olarte

Emaitza horiek ezagutu ondoren, 2020. urteko emaitza orokorrak atera ziren. Horrela, urteko argazki bilduma onena Iñigo Olarterena izan da, bigarren postuan Gorka Arregi gelditu da, eta hirugarren Julian Ruiz. Zorionak hirurei.

Gure eskerrak agertu nahi dizkiegu hilabete hauetan beren argazkiekin lehiaketan parte hartu duten bazkide guztiei, eta aurten ere hileroko gaiak zuen kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Aurtengo hamabi gaiak webgunean dituzue jada.

2020ko 12x12 argazki sarituak eta 2021eko gai zerrenda ikusi.