Apirilaren 7an izango da Udaberriko XLII. Argazki Rallya

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 29a, 11:07
Sartu gara Udaberrian eta urtero bezala hemen gatoz Udaberriko XLII. Argazki Rallyarekin. Aurten, apirilaren 7an izango da urte sasoi honetan egin ohi dugun rallya. \ \ Izen-ematea rallyaren egunean bertan egin beharko da Azpeitiko Argazki Elkartearen (AAE) egoitzan, 09:00etatik 09:30era bitartean. Izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da, baina 16 urtetik beherakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango.\ \ Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte rallyan. Parte-hartzaileek Azpeitian egino dute rallyaren ibilbidea, eta eta ohiturari jarraituz goiz aldean hamaiketakoa egingo dute.\ \ Rallyaren egunean AAEk ezagutzera emango dituen gai bakoitzeko argazki bat aukeratu beharko dute parte-hartzaileek. Ondoren, aukeratutako irudiak 'argazkiakaae@gmail.com' helbide elektronikora bidali beharko dituzte apirilaren 11 baino lehen, partaidearen zenbakia eta aukeratutako argazkien gaia eta zenbakiak zehaztuz.\ \ Rallyaren inguruko oinarriak argazki elkartearen web orrian aurki ditzakezue:\ https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/rallyak/1103-azpeitiko-udaberriko-2019-argazki-rallya