Egin dute 2018ko Udaberriko Argazki Rallyko sari banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko mai. 8a, 14:56
Aurtengo argazki rallyko irabazleak sari banaketa ekitaldian. (AAE)

Julian Ruiz argazkilariak irabazi du aurtengo edizioa. Pilar Aguayo sailkatu da bigarren eta Valen Garcia hirugarren. Saritua izan ez den lehen azpeitiarraren postuan Juan Mari Ibarzabal sailkatu da. Gazteen mailan, aldiz, Eneko Garciak eta Niko Bailek eskuratu dituzte lehen eta bigarren postuak, hurrenez hurren.

Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) joan zen igandean, maiatzak 5, egin zuen Udaberriko Argazki Rallyko sari banaketa, Baigera I-eko eraikineko aretoan. Sari banaketari ekin aurretik rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen emanaldia eskaini zuten argazki elkartekoek, ohitura duten gisan. Irudi guztiak ikusi ostean banatu zituzten sariak, eta Roman Azkue elkarteko kidea arduratu zen horretaz. 

Julian Ruiz argazkilariak irabazi du AAEk urteko sasoi honetan egin ohi duen argazki rallya, eta horrenbestez, 120 euro eta oroigarria eskuratu ditu. Pilar Aguayo sailkatu da bigarren eta Valen Garcia hirugarren. Saritua izan ez den lehen azpeitiarraren postuan Juan Mari Ibarzabal sailkatu da. Gazteen mailan, aldiz, Eneko Garciak eta Niko Bailek eskuratu dituzte lehen eta bigarren postuak, hurrenez hurren.

Sari banaketako eta saritutako bildumen argazkiak, Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean.