Iñaki Etxenagusiaren argazkia, otsaileko onena

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko mar. 12a, 15:36
Arkitektura. Hori zen Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) hilero egin ohi duen 12x12 barne argazki lehiaketaren otsaileko gaia, eta Iñaki Etxenagusiaren irudia izan da epai-mahaiak nabarmendu duena. \ \ Argazki elkarteko kideak hileko lehen ostegunean elkartzen dira barne sariketara aurkeztutako irudiak ikusteko, eta epai-mahaiak orduan aukeratzen ditu irabazleak. Otsaileko 12x12-an Etxenagusiarena izan da aurrena sailkatu den irudia, Iñigo Olarterena bigarrena eta hirugarren Juan Mari Ibarzabalena. \ \ 2018ko otsaileko 12x12 barne lehiaketan nabarmendutako irudiak honako lotura honetan ikus daitezke: \ https://www.azpeitikoargazkielkartea.com/eu/2018.