Sokamuturra 2018 argazki lehiaketaren sari banaketa, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | Kultura | Lotura
2018-03-05 15:17

Azpeitiko Argazki Elkarteak bideoan jaso du Sokamuturra 2018 argazki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Joan zen zapatuan banatu zituzten sariak, erakusketa zabaltzearekin batera.

Erakusketa martxoaren 25era arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara. Herritarren saria edo sari herrikoia datozen hiru asteetan zehar erakusketara bertaratzen diren herritarrek aukeratuko dute, gehien atsegin duten argazkiaren aldeko boza emanda.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa