Karnabaletako kontzertua eta argazki proiekzioa, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | Kultura | Artikulua
2018-01-30 11:45

Igandean, otsailak 4, Azpeitiko Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak urtero Karnabalen atarian eskaintzen duten kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean, 13:00etan hasita. Aurten ere, kontzertuarekin batera pantaila handian eskaintzeko argazki proiekzioa prestatu dugu. Aurtengo emanaldian, Sokamuturra argazki lehiaketako argazki batzuk eta oraindik ikusi gabeko beste argazki ugari ikusi ahal izango dira emanaldian zehar. Zuen gustokoa izango dela espero dugu!
Karnabaletako kontzertua eta argazki proiekzioa

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa