'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburuaren bigarren edizioa, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko urt. 17a, 11:46

Bitartean, liburuaren azken aleak Foru Ibilbideko argazki erakusketan daude salgai; sansebastianetan, azkenean, ez du salmenta posturik jarriko Azpeitiko Argazki Elkarteak. Liburu berriak hil honen amaierarako iritsiko dira.

Argazki Elkarteak 'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburuak herritarren artean izan duen harrera ona eskertu nahi du.

Jadanik azken aleak bakarrik gelditzen dira, eta horren aurrean Udalaren erantzuna eskertu nahi genuke, inor libururik gabe gelditu ez dadin bigarren edizio bat egitea onartu baitu. Bitartean, liburuaren azken aleak Foru Ibilbideko argazki erakusketan dituzue salgai.

Liburu berriak hil honen amaierarako izango ditugu; beraz, astebukaera honetan, San Sebastian jaietan, liburu salmentarako posturik ez dela egongo jakinarazten dugu.