Foru ibilbideko erakusketa aretoan eta Sanagustinpean erosi ahal izango da 'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburua datozen egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko urt. 15a, 17:09

Erakusketa aretoan dagoeneko salgai dute, 18:00etatik 20:00etara. Bihar goizean eta San Sebastian egunean jarriko ditu liburuak salgai udaletxeko arkupeetan Azpeitiko Argazki Elkarteak.

Azpeitiko Argazki Elkarteak Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateari, Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuari, Itziar Oiartzabal Imanol Eliasen alargunari, Fernando Arakistain Azpeitiko Sokamuturra 500 herri batzordeko kideari eta aurkezpenera gerturatu ziren guztiei eskerrak agertu nahi dizkie.

Benetan pozik gaude liburuak jende artean izan duen harrerarekin eta salmentan izaten ari den arrakastarekin. Eskerrik asko guztioi.

Atzo eta gaur hainbat dei izan dugu liburuari buruz galdetzen; beraz, hemen duzue liburuaren salmenta puntuei buruzko informazioa:

· Foru pasealekuko erakusketa aretoan, arratsaldez 18:00etatik 20:00ak arte.
· Bihar, urtarrilak 16, asteartea, udaletxeko arkupeetan, goizeko 10:00etatik 12:00ak arte.
· Urtarrilak 20, larunbata, udaletxeko arkupeetan, goizeko 11:30etik aurrera.

Oharra: salgai dagoen liburu-kopurua mugatua da.