Argazki proiekzioarekin osatuko du AAEk larunbateko liburu aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | Festak | Lotura
2018-01-11 12:53

Oraindik ikusi gabekoa! Larunbat honetan, 12:00etan, Sanagustin kulturgunean sokamuturraren eta inauterietako hainbat argazkiren proiekzioa egingo du Azpeitiko Argazki Elkarteak, Sokamuturra Argazki Lehiaketan oinarrituta osatu duten liburuaren aurkezpenarekin batera; guztia, sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizunen barruan.

Gainera, 38 urte hauetan (1980tik) antolatu den Sokamuturra Argazki Lehiaketako argazki irabazleen erakusketa ere zabalduko da, Sanagustinen bertan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa