'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburua aurkeztuko dute zapatuan Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | Kultura | Lotura
2018-01-08 09:46

Urtarrilaren 13an, larunbat honetan, izango da 'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburuaren aurkezpena, eguerdiko 12:00etan, Sanagustin kulturgunean. 240 orrialde dituen liburu honetan, 6.000 irudiren artetik aukeraturiko 300 argazki baino gehiago aurkituko dituzue. Argazki guztiak, 1980-2017 urteetan egindako lehiaketetara aurkezturikoak dira, bost urteko ikerketa, bilketa eta katalogazioaren emaitza. Liburuak Imanol Elias gure kronistaren aurkezpena du.

Bideo hau prestatu dugu, aurkezpenaren berri emateko.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa