Oinarrizko Argazkigintza Ikastaro berria

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | Iruzkina
2018-01-02 15:13

Azpeitiko Argazki Elkartean aurten ere beste argazkigintza ikastaro bat antolatzea erabaki dugu. Oinarrizko maila erakutsiko da, bertan Reflex kamera digitala erabiliko delarik.

Izen eman nahi duen guztiak aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz egin dezake. Beti bezala lehen idazten dutenak izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna urtarrilak 14 izango da.

· Ikastaroa noiz: 2018ko otsailak 1etik (1-8-15-22 egunak), martxoaren 22 bitartean (1-8-15-22 egunetan)
· Eguna eta ordua: ostegunetan, 20:00etatik, 21:30arte (irteera praktikoak ere egingo dira)
· Non: Soreasu eraikineko DINAMO aretoan.
· Iraupena: 20 ordu
· Prezioa: 60 €
· Parte hartzaile kopurua: 15 lagun gehiegez

Oharra: norberak eraman behar du kamara ikastarora. Klaseak euskaraz izango dira.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa