Aurten ere argazki estudioa izango ...

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | Lotura
2017-12-15 09:21

Aurten ere argazki estudioa izango dugu Sanjuandegiko Azoka Herritik jardunaldian

Azoka, Jose Antonio plazan izanik, estudioa bertako kioskoan prestatuko da. Beti bezala herri guztiari irekia egongo da eta nahi duenak bertara gerturatzea izango du dohainik argazki bat ateratzera. Argazkia ondorengo egunetan korreo elektronikoz bidaliko da.

Estudioa bihar larunbata, goizeko 12etatik 14:00ak arte egongo da martxan.

Animatu denok, gerturatu eta aprobetxatu oroigarri eder bat edukitzeko: famili argazkia, bikotearekin, kuadrilan...

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa