Argazki estudio arrakastatsua, beste behin

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko ira. 21a, 15:55
Larunbat goizean ehunka pertsona gerturatu ziren Annapurnara beraien argazkia ateratzera. Mota askotako argazkiak egin zituzten Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek, familiarekin etorri zen jendeari, bikoteei, lagun taldeei... auzo bateko talde bat ere izan zen beraien argazkia ateratzen.\ \ Azpeitiko Argazki Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu bertara gerturatu zen jende guztiari.\ \ Oharra: oraindik norbaitek bere argazkia ez baldin badu jaso, mesedez jarri harremanetan elkartearekin, honako helbidera mezu bat bidalita: aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com.