Argazki estudioa jarriko du argazki elkarteak zapatuko Azoka Herritiken

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko ira. 14a, 11:15
2015eko Azoka Herritiken AAEko kideek ateratako talde argazkia.

Estudioa martxan izango da 10:00etatik 14:00etara bitartean. Elkarteko argazkilariak arduratuko dira ateratako irudiak herritarrei mezu elektronikoz bidaltzeaz. 

Azoka Herritik egitasmoaren barruan, Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) argazki estudioa jarriko du zapatuan, hilaren 16an, udaletxeko arkupean. Herritar guztientzat egongo da zabalik, eta nahi duen oro gertura daiteke doainik argazki bat ateratzera. Estudioan ateratako argazkiak hermezu elektronikoz bidaliko dituzte argazki elkarteako kideek, aurreko urteetan egin bezala. Argazkilariak, AAEko hainbat kide izango dira.

Estudioa larunbat goizean egongo da martxan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Elkarteak herritar oro animatu nahi du argazki estudiora: "Aprobetxatu hitzordua oroigarri eder bat jasotzeko, familiarekin, bikotearekin, haurrekin, lagunekin edota maskotekin estudioko argazkiak aterata".