Mikel Cagigal eta Iñaki Etxenagusia, udako 12x12 lehiaketen irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko ira. 11a, 18:37
Udako oporrak igarota, martxan hasi dira berriro Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak. Joan den astean egin zuten udako 12X12 barne lehiaketako argazkien aukeraketa, eta zehaztu zituzten zein diren uztaileko zein abuztuko argazki onenak. \ \ Uztaileko gaia 'Textura' zen, eta boz gehien jaso zituen irudia Mikel Cagigalena izan zen. Bigarren sailkatu zen Iñigo Olarte eta hirugarren Valen Garcia. Abuztuan, aldiz, 'Gaua'-ri atera behar zizkioten argazkiak AAEko kideek, eta aurkeztutako irudietan artean Iñaki Etxenagusiarena izan da boto gehien jaso dituena. Iñigo Olarte sailkatu zen bigarren eta Javier Bastida hirugarren. Irudiak ikusi nahi dituenak, honako lotura honetan aurki ditzake hiru argazki irabazleak: https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/12x12/852-12x12-argazkiak-textura-gaua\ \ Irailerako gaia jarri dute dagoeneko: 'Zazpi bekatu nagusiak'.\ \