Gipuzkoa XLIV. Nazioarteko Trofeo erakusketa ikusgai izango da bihartik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko ira. 8a, 14:35
Danny Yen Sin Wong Malasiarrak aurkeztutako Phan Rang Fishing Net Making argazkia.

Lehiaketara aurkeztu zituzten irudiak Foruen Pasealekuko erakusketa aretoan izango dira ikusgai, irailaren 24ra arte. Aurtengo deialdian, munduko txoko ezberdinetako 45 herrialdetako 471 argazkilarik hartu dute parte, eta, guztira, 4.608 irudi aurkeztu dituzte.

Iraila iristearekin batera, urtero bezala, Gipuzkoa XLIII Nazioarteko Trofeo lehiaketako argazki bildumak Azpeitian hartuko du leku. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta, Foru Pasealekuko erakusketa aretoan izango dira ikusgai lehiaketara aurkeztutako lanak. Bihar, irailak 9, zabalduko ditu ateak eta ikusgai izango da hilaren 24ra bitartean. 

Trofeo Gipuzkoa argazki lehiaketa 1948. urtean antolatu zen aurreneko aldiz. Urteetan gorabeherak izan ondoren, 1972an hartu zuen gaur egungo egitura. Aurtengo deialdian, munduko txoko ezberdinetako 45 herrialdetako 471 argazkilarik hartu dute parte, eta, guztira, 4.608 argazki aurkeztu dituzte.
Aurtengoan, Danny Yen Sin Wong Malasiarrak aurkeztutako Phan Rang Fishing Net Making argazkia izan da garailea.

Astegunetan, erakusketa ikusgai izango da 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eta jai egunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.