Zomorroak izan dira nagusi AAEren 12x12 lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko eka. 5a, 13:26
Joan den ostegunean, ekainaren 1ean, zomorro bat baino gehiago ikusi ahal izan ziren Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan. Maiatzeko 12x12 barne argazki lehiaketako gaia 'makroa' zen, eta oso txikiak diren zomorroak eta objektuak tamaina handiagoan ikusi ahal izan zituzten.\ \ Oraingoan, argazki guztiak bozkatu ostean, Juan Mari Ibarzabalen tximeleta (argazkian) izan da irabazlea. Bigarren postua Iñaki Etxenagusiarentzat izan da, eta hirugarrena Iñaki Aranbururentzat. Beti bezala elkartearen webgunean daude ikusgai hiru argazkiak, honako lotura honetan: \ \ https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/12x12/833-12x12-maiatza-argazki-gaia-makroa