Banatu dituzte 2017ko Udaberriko Argazki Rallyko sariak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko mai. 10a, 13:37
Joan den zapatuan, maiatzaren 6an, banatu zituen Azpeitiko Argazki Elkarteak aurtengo Udaberriko Argazki Rallyko sariak, Baigera I-en.\ \ Urteroko ohiturari jarraiki, sari banaketaren aurretik rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi zuten bertaratu zirenek. Igor Froilanek, Javier Lopezek eta Mikel Cagigalek jaso zituzten irabazleen sariak. Gazteetan, berriz, Xabat Laiglesia izan zen saritua.