Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko argazki erakusketa ikusgai dago Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko mar. 28a, 11:19
Datorren zapatuan, apirilaren 1ean, izango da aurtengo Azpeitia-Azkoitia maratoi erdia, eta horren harira erakusketa prestatu dute Azpeitiko Argazki Elkarteak eta lasterketako antolakuntzak, Sanagustin kulturgunean. \ Apirilaren 4a arte izango da ikusgai erakusketa, eta bertan Azpeitiko argazkilari ezberdinek 2016 urteko lasterketetan ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira.