Zabalik da Argizaiola 2016 argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | Kultura | Argazkia
2017-03-20 09:42

Joan den zapatutik, martxoaren 18tik, zabalik dago Argizaiola 2016 leihaketako argazki erakusketa, Udalak Foruen Pasealekuan duen lokalean. Betharrameko eraikina berritzeko lanak direla eta, hango aretoaren lekukoa hartu du erakusketa gune berriak. Argizaiola 2016ko irudiak martxoaren 29ra arte egongo dira ikusgai.

Argizaiola lehiaketa Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen du, eta argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna" da Argizaiola. Izan ere, parte-hartzaileek lehiaketara argazki bat aurkezteko gonbidapen bat jaso behar dute antolakuntzatik. Gonbidapen hori Euskal Herriko argazkilariek soilik jasotzen dute, eta horretarako ezinbestekoa da aurreko urtean zehar argazkilari federakuntza barneko elkarteek antolatutako leihaketaren bat irabaztea.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa