VIII. Gau-Txori rallya, musikaz eta zirimiriaz blai

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko ots. 14a, 16:12
Aurreko larunbatean izan genuen Azpeitian 2017ko Gau-Txori argazki rallya. 32 pertsonek hartu zuten parte; oraingoan ere, hainbat herritatik etorritako jendea izan genuen gure artean.\ \ Aurten argazkilariek honako gaiak landu behar izan dituzte: emakumea, itzala, atea, lerro paraleloak eta kontzertua.\ \ Gogoratu, otsailaren 19a baino lehen gai bakoitzerako argazki bat aukeratu eta argazkiakaae@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar dela, bertan partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiaren zenbakia adieraziz.\ \ Informazio guztia gure webgunean, rallyko oinarrietan, duzue.\ \ http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/rallyak/777-gau-txori-rallya-musika-eta-xirimiriaz-blai