Igor Froilanek irabazi du 2016ko Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallya

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2016ko aza. 23a, 18:28
Igor Froilanek irabazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak elkarlanean antolatutako Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallyaren XXVII. edizioa. Aurkeztutako argazki guztiak ikusi ondoren, epaimahaiak honako emaitza eman zuen:\ \ - 1. saritua, Igor Froilan.\ \ - 2. saritua, Juan Mari Ibarzabal.\ \ - 3. saritua, Maider Odriozola.\ \ Herriko lehen sailkatuaren saria -hiru lehenengo postuak kontuan hartu gabe- Mikel Cagigalentzat izan da. Argazki onenaren saria, berriz, Igor Froilan irabazlearen argazki batentzat izan da. Zorionak guztioi!\ \ Nahi duenak gure webgunean ditu epaimahaiaren akta eta puntuaketa osoa ikusgai.\ \ Gogoratu, rallyko sari banaketa eta argazki bildumen proiekzioa (jende guztiari irekia) larunbat honetan, azaroak 26, 18:30ean izango dela, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan.\ \ http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/rallyak/737-igor-froilan-2016ko-mendi-eta-udazkeneko-argazki-rallyko-irabazlea