40 lagunek hartu dute parte Mendiko eta Udazkeneko argazki rallyan, eguraldiari aurre eginez

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2016ko aza. 9a, 12:31
Joan den igandean, azaroaren 6an, egin zen XXVII. Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya, Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. 40 pertsonak hartu zuten parte bertan, denak euriari eta haizeari aurre egiteko ongi prestatuta. Jadanik ohitura den bezala, hainbat herrietako partaideak hartu zuten parte egitasmoan.\ \ Rallyaren erdian, parte-hartzaileek hamaiketako bero bat egiteko aukera ederra izan zuten Lete baserriaren atarian, Lagun Onak MB-k antolatuta; indarrak hartu eta rallyan jarraitzeko geldiune aproposa.\ \ Parte-hartzaileek azaroaren 13 arte bidal ditzakete aukeratutako argazkiak argazkiakaae@hotmail.com helbidera, honako datuak zehaztuz: partaidearen izena, artxiboaren izena eta gaiaren zenbakia.\ \ Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa, sari banaketan eta bildumen proiekzioa egingo dute azaroaren 26an, Lagun onak M.B-re elkartean, 18:30ean hasita.