Azaroaren 6an izango dira Mendiko XXI. eta Udazkeneko XXVII. argazki rallya

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2016ko urr. 26a, 12:36
Argazki rallyak iragartzeko kartela.

Izen ematea rallyko egunean egin beharko da, 09:00etatik 09:30era bitartean, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan. Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte rallyan.

Mendiko XXI. eta Udazkeneko XXVII. argazki rallya izango da azaroaren 6an, igandea, Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak elkarlanean antolatuta. 

Egitasmoan parte hartu nahi dutenek izen-ematea rallyaren egun berean, azaroaren 6an, egin beharko dute, 09:00etatik 09:30era bitartean, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan. Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte rallyan. 16 urtetik beherakoek izen-ematea doan izango dute. 16 urtetik gorakoek, aldiz, 10 euro ordaindu beharko dute izen-ematea.

Rallya Loiolan eta inguruetan egingo dute izango dira, eta ibilbidean zehar hamaiketakoa egingo dute. Amaiera 13:30ean, Loiolatxo Elkartean (Loiolako tren geltoki zharraren ondoan) izango da. Rallyrako hautatutako gaiak egunean bertan jakinaraziko dituzte antolatzaileek. Partaide bakoitzak 36 argazki aurkezteko aukera izango du, baina aukeraketa ez dute azaroaren 6an egin beharko. Rallyaren amaieran, behin txartelak hustutakoan, parte-hartzaile bakoitzak argazki aukeraketa bere etxetik egin ahal izango du, eta aukeratutako irudiak azaroaren 13a baino lehen bidali beharko ditu argazkiakaae@hotmail.com helbidera.

Goiza ondo bukatzeko bazkaria izango dute Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan. Bazkarira joan nahi duenak izen-emate garaian adierazi beharko du.

Rallyari buruzko informazio guztia, oinarriak barne, Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean daude eskuragarri.